"Baliteke ezagutzen duzun norbaitek pairatzea. Nahiz eta aldez aurretik gaixotasun honi buruzko informaziorik eduki ez, munduaren leku guztietan dago eta talde etniko guztiek jasaten dute”.
Gaixotasun kronikoa da, sistematikoa (edozein organotan izan dezake eragina) eta autoinmunea (gure defentsa sistema nahastu egiten da eta eraso egiten dio gure organismoa eta, ondorioz kalte egiten dio). Ez da kutsagarria.
Ez dago jakiterik zerk sortzen duen zehazki, baina badirudi baldin eta joera genetikoak, ingurumen faktore batzuk (eguzkia, botikak, estres egoerak, infekzio-eragileak…) baita hormona faktoreak ere tartean badira, errazagoa dela gaixotasun hau agertzea.
Nork pairatzen du?
10 gaixotik 9 emakumezkoak dira, eta normalean, ugaltzeko adinean egoten dira.
Zeintzuk dira sintomak?
Sistematikoa denez, kaltetutako organoaren araberakoak izaten dira, baina ohikoenak hurrengoak izaten dira: giharretako eta giltzaduretako hantura eta mina, azaleko lesioak, sukarra, nekea.
Nola diagnostikatzen da?
Nahiko zaila izaten da; izan ere, antzeko beste gaixotasun batzuekin nahastea erraza da. Medikuak gaixotasuna diagnostikatzeko historia kliniko zehatza egin beharko du, azterketa fisiko osoa eta analisi bereziak.
Nola tratatzen da?
Kronikoa denez, ez dago gaixotasuna sendatzeko tratamendurik, baina kontrolatu ahal da botiken bidez zein den eragindako organoa eta gaixotasunaren larritasuna kontuan hartuta. Halaber, gaixoek higiene neurri batzuk zaindu behar dituzte, hala nola, eguzkia ekiditea, atseden nahikoa hartzea, botika batzuk ez hartzea, dieta orekatua izatea…
Este contenido también está disponible en: Castellano


